Oñatiko pilotariak nagusi Zestoaren aurkako Herri Artekoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 21a, 16:06

Oñatiko pilotariek etxerako lanak ondo egin zituzten atzo, zapatua, Zestoan. Herri Arteko Txapelketako final hamaseirenetako kanporaketako joanekoan, kadetetan 22-13 eta gazte mailan 22-0 nagusitu ziren. Senior mailan zestoarrak izan ziren nagusi, 22-5. "Tanto alde onarekin goaz itzulikora, baina ezin gara konfiantza larregirekin kantxaratu", adierazi du Josu Osak.

Kadete zein gazte mailan erabat nagusitu ostean, arantzatxoa senior mailakoekin geratu zaie Pilota Saileko arduradunei: "Bagenekien partidu zaila izango zela, baina gure pilotariek ez dute zuten guztia eman. Alde ederra daukagu baina bueltakoa ere jokatu egin behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak