Oñatiko EAJk uda garaian Herribus zerbitzua Usakora ere zabaltzea proposatu du. Jeltzaleek diote iaz Udal Gobernuak Usako inguruan aparkaleku bat jarri zuen arren bizikleten lapurretak urtero egoten direla eta ez zaiola konponbide egokirik eman bizikletak, patineteak edo autoak aparkatzeko zailtasunei. Herriko gaztetxo talde batek ere gauza bera adierazi dietela azaldu dute. “Dagokion batzordean, talde politikook erabaki genezake zer maiztasunekin egingo duen bidaia eta nola antolatu zerbitzua” gaineratu dute Oñatiko EAJtik Herribus zerbitzua Usakora heltzearen inguruan.