Urgain Eguna egingo dute zapatuan

Bihar, zapatua, ospatuko du Urgain ikastetxeak bere eguna. Horren baitan, egitarau oparoa prestatu dute. Hainbaten artean, batukadaz, antzerkiaz –DBHko ikasleek eginikoaz– eta puzgarriez gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.

11:30erako finkatu dute lehen hitzordua: Urgaintxo eta Senzala Batukadak emango diote hasiera jaiari. Herriko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren ostean, bazkaria egingo dute 14:30ean, disko jartzaileak lagunduta. Ostera, bestalde, antzerkia, puzgarriak, kirol festa eta dantzaldia antolatu dituzte.

Honatx egitaraua:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.