Zestoan hasiko du Oñatik Herri Arteko Txapelketa, bihar

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 19a, 09:47
Oñatiko pilotariak aste barruko entrenamendu saio batean; Herri Arteko Txapelketa hasteko gertu daude. Argazkia: Aratz Losada.

Arrasate Herri Arteko Txapelketatik kanporatuta –joan den asteburuan Donostian ezin izan zioten Uarkapen lortutako 1-2koari buelta eman– Oñati da txapelketan geratzen den ibarreko ordezkari bakarra. Hala, oñatiarrek asteburuan bertan hasiko dute txapelketa, eta Zestoa izango dute kontrario.

"Oso ondo ezagutzen dugu elkar, eta zorionez Zestoako frontoia oso ondo ezagutzen dugu", adierazi du klubeko ordezkari Josu Osak. Hala, dagoeneko matematikak ere egin dituzte: "Kadete mailan egon daiteke gakoa. Pronostikoek diote gazte mailan irabazi egingo dugula, eta seniorretan aukera txikiagoak ditugula. Horrenbestez, kadete mailako partidua izan daiteke garrantzitsua. Eta, galduta ere ahalik eta tanto gehien egitea komeni zaigu".

Sei pilotari 

Kadete mailan pereztarrek osatuko dute bikotea. Gazte mailan Biain eta Gartzia izango dira Oñatiko ordezkariak, eta seniorretan Perez eta Otxoak ordezkatuko dute Oñati.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak