Mailaz igotzeko faseko lehen partidua berdindu du Aloñak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 13a, 10:34

Aloña eskubaloi taldekoak igoera fasean Burgosen.

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi eskubaloi taldea, Espainiako 1. Maila Nazionalera igotzeko fasea jokatzen ari da Burgosen. Hiru partidu jokatu beharko ditu asteburuan, eta atzo, egubakoitza, lehenengo partiduan, 24-24 egin zuen BU San Pablo Inmobiliaria taldearen aurka.

Partidu berdindua jokatu zuten atzo oñatiarrek. 8-7 galtzen hasi, eta 8-9 jarri ziren markagailuan. Deskantsura, berriz 12-12 joan ziren. Ostean, buelta eman zioten partiduari 14-16, baina, berriz ere, 18-16 aurreratu zitzaien aurkariak.

Bigarren zatiko 45. minutuan, 20-16 lau puntuko aldea atera zieten aurkariek, eta partiduko azken minutuetan 23-23 jarri zen markagailua. Hutsartean, baloia aurkariek izan zuten eta hutsartea eskatu zuten, 24-23. Ondoren, oñatiarrek azken jokaldia egiteko hutsartea eskatu zuten, eta azken segundoetan partidua berdintzea lortu zuten, 24-24.

Lehena berdinduta, bi faltan

Irabazi beharreko partidua zuten atzokoa, baina ez zenez hala izan, aurrera begira oñatiarren esku geratzen da. Gaur, Clun Deportivo Iplacea taldearen aurka jokatuko dute, eta bihar, berriz, Balonmano Maristas taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak