Debagoieneko Musika eskolen kontzertua Santa Ana aretoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko maiatzaren 12a

2011. urtean Oñatiko Santa Ana aretoan egin zuten Debagoieneko musika eskolen kontzertua.

Gaur, egubakoitza, 18:30ean hasita, askotariko musika estilo eta formatuak entzuteko aukera emango dute.

Musika eskolen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin, elkarrekin kontzertua egiten dute urtero. Iaz Arrasaten egin zuten, eta gaur, Oñatiko Santa Ana aretoan eskainiko dute, 18:30ean. Sarrera dohainik da; edukierak ahalbidetzen duen neurrian, guztiontzako daude ateak zabalik.

120 ikasle batuko dira; herrikoaz gainera, Arrasateko, Bergarako, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Soraluzeko musika eskoletakoak. "Eskola bakoitzak hamar minutuko saioa egingo du. Askotariko musika estilo eta formatuak entzuteko aukera izango da: abesbatza, orkestra, hari laukotea, Big Band... Eta nork bere saioa egin ondoren, elkarrekin kantu pare bat abestuko ditugu: Imanol Urbietaren Behin betiko eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Euskaldunak gera", dio Aitor Madinak, Oñatiko musika eskolako zuzendariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak