Bullet Proof Lovers taldearen emanaldia, Oñatiko gaztetxean

Bullet Proof Lovers (BPL) talde donostiarrak Oñatiko gaztetxeko agertokian jardungo du egubakoitzean, maiatzaren 12an; 19:00etan hasiko da kontzertua. Taldeak, bigarren diskoa aurkezteko antolaturiko biran sartu du Oñatiko emanaldia. 

Shot through the heart bataiatu du BPL taldeak euren bigarren lana. Urte hasieran plazaratu zuten, ostera, aurkezpen bira egiteko asmotan. Gaurtik aurrera, zazpi kontzertu dituzte hitzarturik; Oñatiko emanaldiaz gain, hor daude Bilboko Kafe Antzokikoa, Iruñeko Nebula agertokikoa eta Donostiako Dabadabakoa.

AEBetan produzituriko lana

Bonberenean grabatu dute diskoa; eta, ostera, AEBetan produzitu die Wyatt Funderburk musikariak. Taldekideen hitzetan, punk-rock doinuak erabat baztertu ez dituen arren, bestelako doinuak ere eskaintzen ditu lan berriak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.