Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kideak emango du emaitzen berri; eta, ostean, gaia jorratuko da. Dagoeneko aditzera eman dituzte azterketaren zenbait datu. Besteak beste, hamar elkarrizketetatik ia zazpi euskaraz izan ohi direla, euskal hiztunen artean gazteak direla nagusi eta euskara gutxien darabiltenak adineko pertsonak direla.