Betiko euri zaparradak, festa giroz busti zuen San Miel txiki jaien hasiera

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 6a, 12:13

Aurten ere euriak ez ditu San Miel txikiak galdu izan nahi, eta jaiei hasiera emateko etxafuegoekin bat egin zuen agerraldia. Hala ere, oñatiarrak ez zituen baldintzatu eta kaleak jendez bete ziren jaietako ekintzez gozatzeko. Txorimalo eta erraldoiek, triki-pandero eskolakoek eta batukadako hotsek giro atsegina jarri zuten arratsalde aldean.

Txorimalo eta erraldoiak 19:00 irtetekoak ziren, baina botatako euri jasaren erruz zertxobait beranduago atera ziren Santa Ana antzokitik. Ondoan izan zituzten Jose De Aspiazu Musika Eskolako trikiti-pandero ikasleak, euren doinuekin oñatiarrak jai-giroan sartzera gonbidatzen.

Zazpibidietako bidegurutzean jarritako Kilometroak-eko tonbola jendez beteta egon zen, eta urteroko tradizioari jarraiki San Anton plazako txosnan gazta eta ardo dastaketa egin zuten askok.

Egubakoitz iluntzea borobiltzeko kontzertu hirukoitza izan zen. Utopia oñatiar talde gaztea, Dirty Brothers arrasatearrak eta Moonshine Wagon gasteiztarrak igo ziren oholtza gainera, bertaratutakoen musika gosea asetzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak