'Cuerdas'' filma botako dute gaur, Trautik antolatuta

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko maiatzaren 2a

'Cuerdas' filmaren irudi bat (Argazkia: desdesoria.es)

Animaziozko filma hau nola eta zergatik egin duen azalduko du egileak, Pedro Solisek, gaur Santa Ana aretoan, 19:00etan. Trauti elkarteak gonbidatuta etorriko da Solis gaur Oñatira. Zapatuan, Trauti Eguna ospatuko da Foruen plazan.

Pedro Solis-ek zuzendutako filma honek sari asko jaso ditu. Bere etxean bizi izandako esperientzia baten emaitza da film hau eta nola eta zergatik egin duen azaltzeaz gain, transmititzen dituen baloreez ere hitza egingo dute emanaldiaren ostean. Gurpildun aulki batean dagoen mutiko baten istorioa kontatzen du Cuerdas film laburrak. Umezurztegi batera iristen da eta han Maria izeneko neskatila bat ezagutuko du.

Bi emanaldi egongo dira Santa Ana aretoan: lehenengoa, 15:00tan, Oñatiko hiru eskoletako 5. mailako ikasleentzako da eta bigarrena, 19:00tan, ikusle guztientzat irekia eta doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak