Ekaitz Zilarmendi eta Eli Garmendiaren erakusketak ikusgai ARGI festibalean

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 1a, 12:00

Ekaitz Zilarmendi aretxabaletarrak eta Eli Garmendia tolosarrak erakusketa bana inauguratu zituzten atzo, apirilak 30, Oñatiko kultur etxean. Ilunpetan argazki taldeak antolatutako ARGI festibalaren barruan daude biak ala biak eta maiatzaren 14a arte izango dira ikusgai.

Sistemak izenarekin, besteak beste, kintoei eskainitako bilduma jaso du Zilarmendik. Horretarako hamar bat urtetan egin die jarraipena herriko Santa Ageda neska-mutikoei.

Garmendiak, ostera, El Bosque Dormido (Lokartutako Basoa) ekarri du kultur etxera. Egoera mental eta fisikoa dela dio, "jatorrira itzultzea, kanpokoa basatiegia denean babesteko lekua".

Bernat Alberdiren Oñatiarrak

Bernat Alberdi bilbotarraren erakusketa ere abian da gaurtik; Oñatiarrak. Kanpotik Oñatira bizi izatera etorri diren horiek ikusarazi gura ditu argazkiekin. ARGI festibalerako bereziki prestatutako erakusketa da eta Antixena parkean eta Gaztetxean egongo da ikusgai maiatzaren 14a bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak