Ez duela amore emango erakutsi du Aloñak 4 eta 0 irabazita Martuteneri

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 30a, 19:31

Geratzen diren partidu guztiak izango dira erabakigarriak Aloña Mendirendako eta gaur ez du hutsik egin. Laugarren minuturako aurretik ziren eta partiduaren jaun eta jabe izan dira.

Sailkapenaren azken postuan dagoen Martutene hartu dute Azkoagainen eta larritasunik gabe irabazi dute etxekoek. Laugarren minuturako aurreratu dira Gaizka Irizarrek sartutako golari esker eta horren ostean beste bi iritsi dira: 20. minutuan Unai Gilek sartutako eta 23.ean, Mikel Palaciosena. Bigarren zatia hasi orduko sartu du laugarren gola Auritz Larreak, eta horren ondoren ez du apartekorik eman partiduak.

Hamabosgarren postuan dagoen Beti Gaztek galdu egin du Mutrikuren aurka eta orain hiru puntu goitik dituzte oñatiarrek; hortaz, Aloñak oraindik bizirik dirau. Lau jardunaldi geratzen dira eta horietan izandako emaitzek erabakiko dute zein taldek galduko duen kategoria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak