Eguraldiak ez du Olabarrietako jaien giroa eragotzi

Imanol Gallego 2017ko apirilaren 30a

Egubakoitzean ekin zioten Olabarrietako auzotarrek euren jaiei, eta gaur, zapatua, jaietako egun handiaz gozatzen ari dira. Eguraldiak lar laguntzen ari ez den arren, asko izan dira meza entzutera gerturatu direnak. Ondoren, herri kirol erakustaldiari esker, giro ederra izan da bertan. Auzo bazkariaren ostean, arratsaldean, haur jolasak, erromeria eta kontzertuak iritsiko dira. Festa baina ez da gaur amaituko, antolatzaileek, maiatzaren 1era arte luzatuko den egitaraua prestatu baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak