Mailari eutsi ahal izateko partidu garrantzitsua irabazi du Natra Oñatik

Salleko Renault Autonervion hartu du etxean Natra Oñati Aloña Mendik, sailkapenean puntu berberak dituen taldea, eta 69 eta 64 irabazi dio. Oraindik ezin da esan mailari eutsi ahal izango dion baina pauso garrantzitsua eman du.

Aitor Ugarte entrenatzaileak onartu du lehenengo zatian kosta egin zaiela estatikoan jokatzea, horregatik korrikan egitea erabaki dutela bigarrenean. Atsedenaldira atzetik joan dira oñatiarrak baina hirugarren zati oso ona egin dute eta 10 puntu goitik jarri dira. Laugarren zatian hainbat arazo izan dituzte eta larritasunak pasatu ere bai, baina eustea lortu dute eta bukaerako emaitza: 69-64. "Bizkaitarrak beteranoak ziren eta zakur zaharrak. Gure jokalariak gazteagoak dira baina burua hotz mantendu dute eta larritasunak pasatu arren lortu egin dugu irabaztea", dio Ugartek.

Bigarren mailan jarraitzeko ilusioarekin daude oñatiarrak baina oraindik ez dago ziur esaterik, beste talde batzuk egingo dutenaren mende ere badaudelako. Datorren astean denboraldiko azken partidua jokatuko dute Barakaldon Paules Skoda taldearen aurka. Hori ezinbestean irabazi behar.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.