Olabarrietako jaiei hasiera emateko suziriak egubakoitzean egingo du eztanda

Iker Oñate 2017ko api. 27a, 11:12
Harri jasotzaileak, 2014ko Olabarrietako jaietan.

Egubakoitzean, apirilaren 28an, hasiko dira Olabarrieta auzoko jaiak, 20:00etan jaurtiko duten zuziriarekin. Maiatzaren 1era arte luzatuko den egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Besteak beste, kontzertuez, herri kirolez, haur jolasez eta dantza saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaraturikoek.

Azken urteetako ohiturari jarraiki, Olabartako Jai Batzordeak autobusa jarri du oñatarren eskura; egubakoitzean eta domekan egongo da erabilgarri, 21:45etik aurrera. Portu taberna parean eta Olakua auzoan izango da autobusera igotzeko aukera.

Hemen, Olabarrietako jaietarako prestatu duten egitaraua:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak