Aurreikuspenak bete egin dira Oñatin. Hautagai nagusiak ziren bi korrikalariek ez dute hutsik egin. Gainerako kontrarioak eta jaitsierako beroa atzean utzi dituzte, Foruen plazako helmugan, Aloñako deabruaren eskutik sartzeko –aurten, Walter Becerra sartu da deabruaren paperean–.
Irteera puntutik oso azkar korrikalariak, eta, segituan sortu da hautagai nagusiekin taldetxo bat aurrean. Imanol Goñik erritmo bizia ipini du hasieratik. Hori izan da bere estrategia: goranzkoan errenta hartu eta beheranzkoan mantendu. Aloñan bi minutuko tartea zuen eta Artzanburun lau. Jaitsieran baina, atzetik zeuden Martinez de Estibariz eta Amunarriz gerturatu egin zaizkio. "Ez dut erreferentziarik izan beheranzkoan eta ezin izan naiz erlaxatu", esan du bukaeran irabazleak. 2.05.16 izan da irabazleak egindako denbora.
Emakumeetan lehia biziagoa
Aloñako gainean eta helmugan egindako denborek erakusten dute Maite Maiora izan dela azkarrena gaur emakumeen artean, baina, Oihana Azkorbebetiarekin eta Maria Zorrozarekin izan duen lehia itzela izan da, batez ere, beheranzkoan. Goia, zortzi eta hamar minutuko aldea zuen bi aurkariekiko. Bada, jaitsieran abantaila ia guztia galdu du mendaroarrak. Minutu bakar bateko abantailarekin sartu da helmugan, 2.20.40ko denbora eginez.
Sailkapenak
Mutilak
- Imanol Goñi, 2.05.16
- Julen Martinez de Estibariz, 2.06.43
- Joxe Amunarriz, 2.07.24
- Beñat Katarain, 2.07.48
- Asier Alonso, 2.08.03
- Jose Mari Bernedo, 2.09.11
- Iñigo Alzola, 2.13.03
- Xabier Lete, 2.16.27
- Igor Olalde, 2.16.27
- Raul Criado, 2.17.15
Neskak
- Maite Maiora, 2.20.40
- Oihana Azkorbebeitia, 2.28.40
- Maria Zorroza, 2.30.36
- Alizia Olazabal, 2.43.41
- Amaia Larreategi, 2.44.53
- Saioa Arkonada, 2.46.40
- Mayi Mujika, 2.47.42
- Aran Perez de Arenaza, 2.48.39
- Igone Campos, 2.53.37