Alde batetik, Albok eta Kalañatasaray taldeek jardungo dute, nor baino nor, Liga etxera eraman guran; 17:00etan jokatuko dute. Bere aldetik, hirugarren postua eskuratzeko ahaleginean, elkarren aurka lehiatuko dira Zalaparta eta Sasquatch, 14:00etan.
Bestetik, Kopako finala jokatuko da: Shatoken Moüra eta Kili Kolo ibiliko dira saria erdietsi nahirik. 15:30ean hasiko da partidua.
Sari banaketa
Zapatuko partiduek itxiko dute Herriko Futbol Txapelketako denboraldia. Hori hala, sari banaketa egingo dute; besteak beste, liga erregularrean lehen postua erdietsi duen taldea, finaletako jokalaririk onenak eta txapelketetako irabazleak sarituko dituzte.