Kalakan Arantzazun ikusteko sarrerak leihatilan bakarrik banatuko dituzte

Jokin Guridi 2017ko api. 10a, 16:54

Kalakan taldeak emango duen kontzertuan Arantzazuko Parketxeko jardueratan parte hartu duten eta gaua Aterpetxean pasa dutenek izango dute sarrerak lortzeko lehentasuna.

Apirilaren 21ean Kalakan taldeak Gandiaga Topagunean emango du kontzertua eta Arantzazuko Parketxeak eta Aterpetxeak antolatzen dituen jarduera desberdinei amaiera emango dion ekitaldia izango da. Jarduera hauetan parte hartzen duten guztiek izango dute kontzertuaz gozatzeko aukera, sarrera bermatua izango baitute. Baita Aste Santuan zehar edota Pazko Astean aterpetxean gaua pasa duten bisitariek ere. Sarrera hauek egunean bertan 18:00etatik 18:30etara bitartean banatuko dira Arantzazuko Parketxean. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren eta Gandiaga Topagunearen eskutik etorriko da Kalakan Arantzazura eta GOIENAk lau sarrera ditu zozketatzeko.

Erreserbatutako sarrera hauek banatu ondoren aretoa bete arte doan banatuko dituzte sarrerak 18:30etatik aurrera, iritsiera ordena errespetatuz. Kontzertua 19:00etan hasiko da.

Jarduerak Aste Santuan zehar

Hurrengo bi astetan askotariko jarduerak antolatu dituzte Arantzazuko Parketxeak eta Aterpetxeak. Apirilaren 15ean Gaztagintzaren sekretuak azalduko dituzte Gormiztegiko Artzain Eskolan, apirilaren 18an berriz Lurrari kasu eginez. Ezagutu, maitatu, zaindu izeneko jardunaldia izango da Pello Zabalarekin Parketxeko inguruetan eta apirilaren 19an Hegaztien inguruko solasaldi eta behaketa izango da Mikel Olanorekin Parketxeko terrazan. Kalakan taldeak emango dio bukaera apirilaren 21eko kontzertuarekin.

Arantzazu Parketxea 2017 Aste Santua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak