Liburuaren bueltako egitaraua, datozen egunetarako

Iker Oñate 2017ko apirilaren 24a

Tertulixan ekimenaren baitan eginiko saioa.

Liburuaren Egunaren harira, hainbat hitzordu finkatu dituzte datozen egunetarako. Gainera, apirilaren 24 eta 29 bitartean Udal Liburutegitik liburuak maileguan eramaten dituztenen artean, zinemara joateko hamabi sarrera zozketatuko dituzte.

Apirilaren 25ean, martitzenean, finkatu dute hurrengo hitzordua. 18:30ean hasiko da Ixiar Rozas idazlearen Negutegia liburuaren inguruko tertulia; Danele Sarriugartek dinamizatuko du saioa. Bestetik, apirilaren 27an, eguenean, 3 eta 5 urte arteko haurrentzat ekintza antolatu dute; Rakel Imazen Konpo liburua irakurriko dute haur liburutegian. Amaitzeko, Booktuberboom lehiaketa egingo da maiatzaren 5ean –egubakoitzean–, Arrasateko Udal Liburutegian; liburu bati buruzko hizketaldia grabatu eta Youtubera igotzean datza egitasmoa. 18:30ean hasiko da lehiaketa.

Hemen egitaraua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak