Kanpoan gelditu da Txinparta 1 taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko api. 9a, 18:57

Araotzeko Saloian izan da betso saioa

Saio parekatua izan da baina Karidadeko Benta taldekoak hobeto ibili dira proba batzuetan eta Oñatiko Txinparta 1 bertso taldea Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketatik kanporatua izan da (7-17). Karidadeko Benta taldeak egin du aurrera multzo honetatik.

Araotzeko Saloian izan da gaurko bertso saioa. Talde bietako kideak elkarrekin eta beste hainbat herritarrekin batera bazkaldu dute Saloian, eta bazkal ostean hasi da saioa. Bertan egon direnen izenean "giro ona eta saio polita" egon da Araotzen. "Puntuazioagatik badirudi alde handia egon dela talde bien artean baina saioa parekatua izan da. Eginbehar batzuetan eurak hobeto ibili dira eta puntu gehiago jaso dituzte", dio epaile lanetan ibili den Iñaki Olaldek.

Maiatzaren 6an eta 13an izango dira finalaurrekoak. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean. Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian, maiatzaren 27an egingo den finalean abestuko dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak