Ekintzak urte osoan zehar izango dira baina, oraingoan, apirila eta maiatzera bitartean egingo direnak biltzen dituen kartela plazaratzeko elkartu dira Udalerriko Turismo Arduradun Teknikoa den Ikerne Altube eta Hirigintzako zinegotzia den Irati Etxebarria. Ekintza berezietako bat Arrikrutzeko lehoia lehendabizikoz ikusteko aukera eskaintzen duena izango da. Ekainean izango da hori eta Donostiara irteera antolatuko dute; tailerrak ere egingo dituzte indusketa lana nola egin zen azaltzeko. Aurrez eman beharko da izena eta herritarrek izango dute lehentasuna.
Turismo Bulegoak Aste Santuan egingo dituen bisita bereziez gain, datorren hilean gehiago egingo dituzte Txokolateixian eta Arrikrutz kobetan, mendia kontuan izanik. Mankomunitateak antolatuko duen Puntaik Punta ekitaldiaren barruan izango da. Corpus jaiaren inguruko bisita ere egingo dute aurten.
Sustapen bide berriak jorratzen
Turismo sailaren web orria ere eguneratu dute. Eta berrikuntza bezala, 5 hizkuntzen txertatzea eta blog-aren gehitzea izan dira. Nabarmendu gainera, mugikor zein tableta gailuentzat sorturiko web-orria dela. Izan ere, azken aldian Oñatiko web-orriaren kontsumitzaileen %50a mugikor bitartez egiten baitu kontsulta. Eta, hori presente izan dute berrikuntza honetan. Helbidea da: www.oñatiturismo.eus.