Meza nagusia ere, Karitateko alabei eskerrak emateko aprobetxatu du Joxan Larrañaga Oñatiko parrokoak. Oñatz Dantza Taldeko kideek ere dantza bat eskaini diete mojei, Txistularien Udal-Bandaren laguntzarekin, eta meza bukatu ostean hasi dira, abesbatzek eskaini dizkieten doinuak. Aurretik, Txinparta Bertsolari Elkartekoek bertso bana eskaini diete, "Oñatin maitatuak eta gogoratuak" izango direla" azpimarratuz.
Udal-Musika bandak, Parrokiako koruak, Oñati Abesbatzak, Jose de Azpiazu Musika Eskolako kideek, Ganbara Abesbatzak eta Pake Lekuko Aloña abesbatzak kantu bana eskaini dizkiete ondoren, eta Mikel Biain alkateak opari bat eskaini dio Alaba Nagusiari, Oñatiko herriaren izenean. San Martin egoitzan urteetan bazkide izan diren batzuek ere, opariak eskaini dizkiete mojei. Katekesiko gazteek lore-sorta bana banatu dizkiete ostean, eta ekitaldiari bukaera emateko, Olaitturrik Leonard Cohen-en Aleluia abesti ospetsua, ekitaldirako moldatua, eskaini die.
'Karitateko alabei esker onez' liburua
Gainera, atzo, zapatua, Iñaxio Irizarrek idatzi duen liburua aurkeztu zuten San Martin egoitzan, eta gaur salgai jarri dute parrokian. Liburuan, Karitateko alabek Oñatin egin dituzten urteetako lana laburbildu du Irizarrek.