Selma Huxley beka, emakumeen lanari aitortza

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 31a, 09:52

Oñatiko Udalak Selma Huxley izeneko beka aurkeztu du, herriko emakumeek historian zehar arlo desberdinetan egindako lana aztertzera bideratuta dagoena. Ikerketaren iraupena urtebetekoa izango da eta proposamenak egiteko epea maiatzaren 11n bukatzen da, eta udaletxean aurkeztu daitezke. 

Selma Huxleyk Euskaldunek Terranovan izandako presentzia ikertu zuen, eta Red Bayn euskal baleontzien arrastoak aurkitu zituzteneko espedizioan ere parte hartu zuen. Oñatirekin duen lotura bereziagatik jarri diote bere izena beka honi.

Asteon aurkeztu dute beka, mahai inguru batekin. Hegoak elkarteko Irantzu Mendia emakumeen memoria historikoaz aritu zen, eta ikertzen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen: “Memoria historikoa berreskuratzea garrantzitsua da, emakumeok non gauden ikustarazteko eta historian zehar egindako lana aitortzeko”.

Amagoia Gurrutxaga, berriz, 36ko gerrak Zarautzen eta inguruko herrietan lagatako arrastoa ikertzen hasi zen, eta bertan emakumeek bizi izandako gerra eta jazarpen egoerak ezagutzeko aukera izan zuen: “Beti pentsatu izan dugu gerra gizonen kontua izan dela, baina badago beste gerra bat ere”. Hala, argazki eta dokumentuez lagunduta, gerra hura bizi izan zuten emakumeen zenbait testigantza kontatu zituen Euskaldun Berria Aretoko mahai inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak