Iñaxio Irizarrek liburu bat idatzi du Karidadeko Alabek Oñatin egin dituzten urteetan egindako lana laburbiltzen duena. 253 argazki ditu liburuak; zaharrena 1920koa da eta berriena 2107ko otsailekoa. Zapatuan egingo duten ekitaldian aurkeztuko du liburua egileak, San Martin egoitzako aretoan 18:00etan, eta liburu bana oparituko die mojei. Ondoren, Amaieran Olaitturri kultur elkarteak Leonard Cohen-en Aleluia abestia eskainiko die.
Domekan, 11:00etan San Migel parrokian egingo den meza nagusiaren ostean hasiko dira esker oneko ekitaldiak, Oñatz Dantza Taldearen, Txistularien Udal-Bandaren, eta Txinparta Bertsolari Elkartearen parte-hartzearekin. Meza amaitutakoan, egoitzan aritu izan diren taldeek Karitateko Alabei omenaldia eskainiko die: Udal-Musika banda, Parrokiako Koruak, Oñati Abesbatza, José de Azpiazu Musika Eskola, Ganbara Abesbatza eta Pake Lekuko Aloña abesbatzak. Ondoren, alkateak opari bat eskainiko dio Alaba Nagusiari Oñatiko herriaren izenean, eta egoitzan urteetan batzarkide izandakoek Karitateko Alabei opariak eskainiko dizkiete. Katekesiko umeek lore-sorta bana emango diete, adibidez. Azkenik, bezperan bezala, Olaitturrik Aleluia kantatuko du.