Haurrengandik eta gazteengandik 2016an jasotako proposamenak eta ekarpenak aztertu ditu Udal Gobernuak azken hilabete hauetan eta horiei emandako erantzuna jakinaraziko zaie.
Ekarpenak jasotzeko garaian egin zen modura, itzulera ere adinka egingo dute. 17:00etan Ludotekara joango dira, han 3 eta 8 urte bitarteko haurrekin elkartzeko. Orain arte egindakoaren kontaketa labur bat egingo dute irudien bitartez, prozesua gogora arazteko, eta ondoren haurren ideien inguruan udalaren erantzunak kokatuko dituzte. Alkate eta zinegotziek azalduko diete beraiek egindako ekarpenetatik zeintzuk egin duten aurrera, zeintzuk ez eta zeintzuk geratu diren gaiaren lanketa zabalago bati baldintzatuta.
Ostean, 18:30ak aldera, Gaztelekura joango dira, gaztetxoenekin elkartzeko. Prozesuaren urratsak gogoratu eta gazteek bizitakoaren berri jaso ostean, alkate eta zinegotzien txanda izango da, azaltzeko, zein proposamen ez diren aurreikusten eta zeintzuk burutu diren edo burutuko diren epe motz-ertainean.