Inergetica enpresak egingo ditu argiztatze lanak. Frontoiko harmailetan, azken ilaran, sei metro inguruko bi argi dorre jarriko dituzte. Bakoitzak hiru proiektore izango ditu eta frontoia argiztatuko dute. Azoka ilun egon dadin ere proiektoreak jarriko dira teilatuan, lau. Txantxiku ikastolako eta gaztelekuko aurrealdea ere argiztatuko dute eta horretarako sei proiektore gehiago jarriko dituzte. Asmoa da argiztapen horrekin gune horretan dagoen jolas espazioa ere argiztatzea.
Erregulatuta egongo da argi intentsitatea. Hasieran, pizterakoan, ehuneko ehunean emango dute argia baina gaueko orduak heldu ahala, argi maila jaisten joango da.
Lanak esleituta daude baina oraindik ez dago zehaztuta noiz hasiko dituzten, lan horiekin batera obra zibil txikiak ere egin behar dituelako udaleko brigadak, harmailako bi dorre handi horien oinarriak egiteko, adibidez.