Debagoieneko parte hartzaileez gainera, kanpotik ere lagun asko hurbildu dira Zubikoara. "Goizeko Zhunbatoian, besteak beste, Azpeitiakoak, Donostiakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak eta Ermuko parte hartzaileak izan ditugu. Bi ordutako saioa egingo dugu, lau saio ezberdinetan banatuta. Arratsaldean, berriz, 16:00etan abiatu dugu Spinning maratoia, eta hor ari dira Debagoieneko hainbat zale gainera, Legazpitik, Elgoibartik, Zumarragatik, Ormaiztegitik eta Berriztik etorritako kirolariak ere", azaldu du Asier Agirrek, E-goitek kirol zerbitzuko kideak.
Agirrek gaineratu du, antolaketa aldetik esfortzu handia eskatzen duen arren, horrelako ekimenak egin beharrekoak direla, parte hartzaileek asko eskertzen dutelako. "Lan ikaragarria da, besteak beste, 140 bizikleta lortu behar izan ditugulako, baina parte hartzaileen balorazioa oso positiboa izaten da beti; beraz, hurrengo ikasturtean ere gehiago egiteko asmoa dugu".