Zer nolako aisialdi eredua bultzatu gura dute Ikastolek? Hain zuzen ere, galdera horri erantzunak bilatzeko saioa egin dute gaur goizean Oñatiko gaztelekuan. Talde txikitan, bost arloren bueltan aritu dira: Aisialdia eta hezkuntza; aisialdia eta kultura; aisialdia eta ludikoa; aisialdia eta auzolana eta aisialdia eta digitalak.
Saioaren bukaeran, taldetan egin diren ekarpenetatik dekalogo proposamen bat sortu da, aisialdi eredu bat diseinatzerakoan kontutan hartu beharreko hamar punturekin.
Besteak beste gaurko saioan izan dira, Kilometroak Kultur Elkarteko presidente Nekane Artola, Ikastolen Elkarteko Kilometroen koordinatzaile Mikel Egibar, Oñatiko Txantxiku Ikastolako presidente Aitor Guridi eta zuzendari Zigor Ibarzabal.