Oñatiko emakumeek historian zehar egindako ekarpenak –lanean, bizitza sozialean, ekonomian, politikan, kulturan...– aztertzeko eta argitaratzeko beka emango du Oñatiko Udalak. Selma Huxley izena izango du beka horrek eta gaur, martxoak 29, egingo dute aurkezpena, 19:00etan, Euskaldun Berria gelan.
Aurkezpen horren barruan, mahai ingurua izango da. "Bi gonbidatu izango ditugu. Irantzu Mendiak Emakumeon memoria historikoa lanaz hitz egingo digu eta Amagoia Gurrutxagak ikerketa baten adibidea jarriko digu. Gerra gauza alua da hartuko du hizpide", azaldu du Berdintasun teknikariak. Ikerketaren iraupena urtebetekoa izango da eta proposamenak egiteko epea maiatzaren 11n bukatzen da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak