2017/04/07 22:00 - 23:59

Ikus-entzunezkoak

'BatZuk' dokumentala eta Txikiren bakarrizketa

Antixena gaztetxea, Oñati

Korrikako egitarauaren barruan.

Ordu erdi irauten duen dokumentalean “Euskal Herriko esparru desberdinetako hainbat euskaldunen aniztasuna agertzen da”. Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Horren segidan, Jon Martinez Esnaola donostiarraren Txikiren bakarrizketa saio umoretsua egongo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.