"Jendea oso gustura egon zen, saltoka eta abesti guztiak abestuz. Itzela izan zen", adierazi du Azpitartek. "Maila altuko" kontzertua izan dela nabarmendu du eta gaineratu kataluniarrak ere "esker onez" zeudela, pozik.
Lehenik Sangre de mono talde irundarrak jo zuen, kataluniarren antzeko musika estiloa –Hip Hop oldarkorra– jorratzen duen taldea. "Hauek ere, hain ezagunak ez izan arren, motorrak ondo berotu zituzten eta maila ona eskaini zuten", onartu du gaztelekuko arduradunak.