Abel Barriola eta Jokin Altuna pilotariek Merino II eta Ezkurdia izango dituzte arerio egubakoitzean Zubikoa kiroldegian jokatuko duten partidua. Partidu berezia izango da. Batetik, Barriolak Oñatin jokatuko duen azken partidua izango delako eta Altunarendako, berriz, profesional moduan Oñatin jokatuko duen lehena. Bestetik, Aloña Mendiren pilota sailaren 50. urteurrenaren barruan sartzen dela. Ekitaldi bat baino gehiago egingo dituzte urteurren hori ospatzeko eta hau izango da lehenengoa.

Partidu honen aurretik, promozioko binakako finalerdia jokatuko dute Arteagak eta Erasunek osatuko duten bikoteak Laso eta Iturriagaren kontra.
Sarrerak
Partidua ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude Izarraitz, Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixian.