Tasio Erkizia dator iluntzean kultura etxera

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko martxoaren 14a

Bizipenak eta hausnarketak liburua aurkeztuko du gaur, martitzena, Tasio Erkizia ezker abertzalearen kide historikoak (Lesaka, Nafarroa, 1943), 19:00etan Oñatiko kultura etxean. Sortuk gonbidatuta dator. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuen joan zen azaroan, Txalaparta argitaletxearen eskutik argitaratutako liburua.

“50 urteko ziklo politikoaren amaieran, Euskal Herrian abiatzen den aro berrira begirako gogoeta" egin nahi izan du Erkiziak. Arnaldo Otegik idatzi du liburuaren hitzaurrea.

Ezker abertzalearen 50 urteak "esnatu, eraiki, eutsi" aditzekin laburbildu zituen Erkiziak, liburuaren aurkezpen unean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak