Filmaren protagonista, Laura (Flor Torrente) Argentinan bizi da eta dei bat jasotzen du. Telefonoaren beste aldean dagoenak kontatzen dio bere aitaren gorpua aurkitu dutela baso batean. 30 urte ziren aita desagertu zela. Neskak heriotzaren misterioa argitu gura du eta aitaren faltak sortu dizkion zauri sentimentalak sendatu gura ditu, eta Euskal Herrira dator.
Igor Legarra eta Emilio Perez dira zuzendariak; lehenengoarendako, gainera, lehen film luzea da. Aktoreen artean daude: Miki Esparbé, Eduardo Blanco, Mario Pardo, Itziar Aizpurua eta Kandido Uranga.
Sei aste
Martxoaren 8an hasi ziren grabatzen eta apirilaren 11 arte iraungo dute. Buenos Airesen eta Euskal Herriko hainbat herritan egingo dituzte grabazio lanak. tartean, Donostian, Bilbon, Irunen, Durangon, Oiartzunen, Deban, Oñatin, Zumaian eta Urkiolan.
Gaur, astelehena, etorri dira Oñatira eta hango San Migel parrokian ari dira grabatzen filmako irudiak; parrokiaren kanpoaldean eta klaustroan grabatu dituzte.