Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kirola eta aldarrikapena giro ezin hobean zazpigarren Berdintxiketa lasterketan

Maider Arregi 2017ko mar. 11a, 12:15

Amaia Bernal eta Asier Olasagasti izan ziren bikote gisa lehenak helmugaratzen. Bigarrenez parte hartu dute Berdintxiketan lasterketan. Aurten gainera, Lekaixoka! herriko gaztetxoek ere parte hartu dute eta sekulako giroa izan zen atzo arratsaldean Oñatiko plazan.

Eunate Elio antolatzaile taldeko kidea da eta errotuta dagoen lasterketa dela dioen arren, bikote kopurua handiagoa gura dutela azaldu du: "Gure helburua da 100 pertsonak parte hartzea, 50 bikote gura ditugu eta hori da gure erronka". Emakumearen presentzia kirolean handiago izatea ere aldarrikatzen du Berdintxiketan lasterketak. "Berdintasuna kirolean sustatzea da hasiera hasieratik daukagun helburua; korrika, kirola modu osasuntsuan egin daitekeela, alegia".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak