Kontzertu ederra amaiera konplikatuarekin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko martxoaren 10a

GBH taldea Oñatiko gaztelekuan, atzo, eguena.

300 lagunetik gora batu ziren atzo, eguena, Oñatiko gaztelekuan GBH eta The Friday´s Crew taldearen emanaldiaz gozatzeko. Antolatzaileak gustura daude publikoaren aldetik izandako harrerarekin eta baita taldeek izan zuten jarrerarekin ere. Zoritxarrez, baina, ezin bukaera borobila eman emanaldiari GBH-ko bateria-joleak istripu txiki bat izan zuelako.

"Ederra izan zen atzokoa. The Friday's Crew taldearen zuzenekoa oso indartsua izan zen. Publikoa positiboki harritu zuten. GBHk ere dena eman zuen bertan, eta esango nuke jendea oso oso gustura egon zela. Bukaeran GBH taldeko bateria-jolea jausi egin zen oholtzatik jaisterakoan eta mina hartu zuen; horregatik, ezin izan zuten bis-ik eman. Arrasateko ospitaleko urgentziatara eraman genuen; bost puntu eman zizkioten gerrian. Zorionez, baina, arazo barik jaraitu ahal izango dute birarekin. Gaur, egubakoitza, Madrilen joko dute", kontatu du Ion Lopez, Oñatiko Gaztelekuko teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak