Oñati inguruan zebilen patruila batek furgoneta "susmagarri" bat atzeman du gauerdiaren bueltan. Ertzainak furgonetaren matrikularen kontsulta egiten zebiltzala lapurretaren berri eman du enpresa horretako zaintzaileak. Enpresara gerturatu den ertzainak lagun bat ihesi zihoala ikusi du ibaitik bueltan, aldean zeraman material elektrikoa bota ondoren. Furgonetako lagunak identifikatu egin dituzte, eta barruan, enpresa horretatik ateratako hiru kobre barra topatu dituzte.
Identifikatutako bi lagunak, biak gizonezkoak eta delitu asko egindakoak, atxilotu egin dituzte "indarrez egindako lapurretagatik". Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du ihes egin duen laguna identifikatzeko.