Teklatua, gitarra eta tronpeta ez ezik, beste musika instrumentu batzuk ere eraman ditu Iban Urizarrek Oñatiko osoko bilkuren aretoan egin duen emanaldira. Aurretik, Foruen plazan ibili da tronpeta jotzen, eta inguruko umeak berari segika. Gora igotzen baina, ez dira ausartu txikienak. Baina Urziar ez da bakarrik egon udalbatzak hilero osoko bilkurak egiten dituen aretoan. 30 bat lagunek entzun dute hark egindako musika zuzenean, bertatik bertara.