Herritarrak erosten eta saltzaileak pozik. Diote plaza ona dela Oñatikoa. "Asko etortzen dira erostera, bai. Gainera, askotan badakite zer erosi", dio Usurbiletik etorri den saltzaileak. Zaldibarretik etorri denak ere bat egiten du horrekin: "oñatiarrek badakite zer erosten duten, bai".
Natur eskolak antolatu dituen Ingurumen Jardunaldien barruan egin dute gaur goizeko zuhaitz azoka. Euskal Herriko hainbat herrietatik etorritako zazpi mintegik Foruen plazaren bueltan jarri dituzte euren postuak eta goizean goizetik ibili dira erosleen eskaerei eta galderei erantzuten.