Uraren eguna, eskulanak, jolasak, ibilaldiak, kanpaldia eta gehiago egingo dituzte aurten ere umeek, ahal den neurrian, beraien nahi eta gogoetara egokituz. 4 eta 12 urte bitarteko umeak hartuko dituzte eta aurten ere gaztelekua izango da topalekua. Zaintza zerbitzua ere egongo da. Matrikularen prezioa da: lehenengo haurra 70 euro, bigarrena 60 euro, hirugarrena 50 euro eta laugarrena doan. Zaintza 50 euro izango da.