Udaltzaingoak esandakoaren arabera, gidariak kotxea bertan utzi du eta joan egin da. Ez da, antza, oñatiarra. Autoa, Citroen markakoa, espaloira igota eta Correoseko fatxadaren kontra txoke eginda dago. Hala ere, posta zerbitzua zabalik dago.
Garabia bertaratuko da ibilgailua erretiratzera, eta horren zain daude orain.