Errioxako Gobernuak jakinarazi duenez, 13:41ean jaso dute herritar baten abisua, esanaz bi pertsona San Lorentzo mendiaren magaletik Valdezcarayko eski estaziora amildu direla. 50 urteko eibartarra momentuan hil da. Oñatiarra, aldiz, helikopteroz joandako zerbitzu medikuek artatu dute. Hainbat hezur zeuzkan apurtuta, eta asmoa osasun zentro batera eramatea bazen ere, istripua izan duten lekuan bertan hil da.