Aratusteak 2017

Aratusteetako pertsonaia berriek txokolatez zirpriztindu dituzte oñatiarrak

Txomin Madina Milikua 2017ko ots. 25a, 22:15

Badira urte batzuk Oñatin Inauteri propioak egiten dituztela Aratuste-zapatuan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Dantzari, pertsonaia eta musikari, guztira 250 herritarrek zabaldu dute Inauteri festa herriko kaleetan. Txokolategileak izan dira nobedadeetako bat, eta Harkaitz Allurrek idatzitako Ordu txikitan polka beste bat.

Parte-hartzaileak egun guztian zehar herriko kaleak alaitzen ibili ostean, iluntzean azken dantza saioa egin dute Foruen plazan, eta ordurako zain zeuzkaten ikusle mordoa. Ohiturari jarraituz, dantza eta antzerkia eskutik joan dira amaierako ekitaldian. Sei dantza egin dituzte denera, tartean Ordu txikitan polka, gaur estreinatu dutena.

Txokolategileak izan dira aurtengo pertsonaia berria, eta bihurri samar ibili dira gainera, ikusleak txokolatez zipriztinduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak