Aratusteak 2017

Gaur hasi eta martitzenean bukatuko dira Inauteriak Oñatin

Bi ume txanogorritxoz mozorrotuta

Txantxiku Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur, egubakoitza, mozorrotuko dira eta hala, gaurtik martitzenera bitartean Inauteri giroa egongo da herrian. Bihar, Inauteri festa handia egingo dute beste behin kalez kale dantzan ibilita 250 herritar inguruk. Domekan, berriz, Luzaideko dantzak egingo ditu Oñatzek. Astelehena atseden eguna izango da eta martitzenean, Urgaineko eta Elkar Heziko ikasle eta irakasleak mozorrotuko dira. Antzerkia, txokolate jana, txorimaloak eta DJ festa ere egongo dira otsailaren 28an.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.