Lan irabazlea aukeratu ondoren, antolakuntzako kideak arduratuko dira erakusketaren ekoizpen eta zabalkundearekin. Hala ere, lanaren muntaketara eta erakusketaren inauguraziora gonbidatuko dute irabazlea, eta antolatzaileen gain geratuko dira Arantzazurako bidaia eta ostatuaren gastuak.
Natura eta espiritualtasunaz
Horixe da lehiaketarako aukeratu duten gaia. 18 urtetik gorako argazkilariek edo argazkilaritza taldeek har dezakete parte, eta martxoaren 21a da azkeneko eguna. Oinarriak eta informazio osagarria, Argifestibala.eus atarian.