Aisialdia eta auzolana izango dira martxorako antolatutako ekintzen ardatza: "Sarri iraganera eramaten gaituen nostalgia sentipenetatik urrundu eta auzolana XXI. mendean zer den sakonduko dugu. Auzolana gaur egun nola bizi dugun hausnartzeko tartea hartuko dugu", adierazi dute antolatzaileek.
Hona hemen egitaraua:
'Aisialdia eta administrazioa' mahai-ingurua
Martxoak 1, 18:30ean Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Gonbidatuak: Mikel Biain, Oñatiko alkatea eta Udalbiltzako ordezkariak.
Berdintxiketan lasterketa mistoa
Martxoak 10
17:00etan, Umeen lasterketa Oñatiko plazan.
18:30ean, 16 urtetik gorakoendako. Hasiera Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean.
'Kilometroak 40 urte' erakusketa
Martxoak 13tik 26ra, Kultur Etxean.
'Aisialdia eta mendizaletasuna' hitzaldia
Martxoak 15, 18:30ean, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Gonbidatuak: Luis Mari Zulaika (Hezkuntza Zientzian doktorea eta EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako fakultateko irakasle).
'Aisialdia eta haurrak'. Haurraren Hiria proiektua
Martxoak 20, 18:30ean, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
'Aisialdia eta hezkuntza. Jai eredu berriak aztertzen'. Kilometroak bidean ekimena
Martxoak 25, 09:00etatik 14:00ra, gaztelekuan.
Oihan Vegaren, bakarrizketa saioa
Bestetik, martxoaren 24an, 20:00retan hasita, bakarrizketa saioa egingo du Oihan Vegak. Saioaren izenburua honakoa da: "Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz". Sarrerak 10 euro balio ditu; ikasleendako 7 euro. Ikastolako idazkaritzan, Txokolateixan edo Kilometroetako dendan daude salgai.