Europan gertatzen den krisi humanitarioari erantzuteko eta laguntza bideratzeko sortu den Hotz Oñati taldea duela urtebete. Egun hogei boluntario aktibok osatzen dute taldea eta Europan blokeaturik dauden errefuxiatuei laguntzeko dirua eta materiala biltzen aritu dira. Herritar askok hartu du parte antolatutako kanpainetan eta ekintzetan, eta urtebetean janari, produktu eta arropa tona asko batu dituzte. Baita errefuxiatuen gunetan hango beharren arabera erabili dituzten euro asko. Herritar bat baino gehiago izan dira, gainera, errefuxiatuen kanpalekuetan boluntario lanak egiten.
Jasotako eta bidalitako guztiaren kopuruak ere eman ditu Hotz Oñati taldeak: Atenasera janariz eta produktu higienikoz betetako hamasei palet; Calais-era, tona bat janari eta manta; Siriara, 100 ohe koltxoi eta neguko osagai eta katiuskekin betetako palet bat. 1162 motxila ere bidali dituzte errefuxiatuen kanpalekuetan dauden umeendako; eskolako materialaz, barruko arropa, galtzerdiak eta jostailuak zeuden motxiletan. Hotza heldu baino lehen jaso zituzten motxila horiek haurrek, eta Hotz Oñati taldekoak "oso harro" daude hori lortu ahal izan dutelako. Kanpainek izan duten erantzuna, Mendi Martxako diru laguntza, azokako postuak, pintxo pote bereziak, hitzaldiak, txosna... laguntza herriko eragile eta talde ezberdinetatik jaso du elkarteak.
Himaya gobernuz kanpoko emakume talde batek familia kaltetuendako hamalau pisu ditu Grezian eta batek Oñati izena du. 45 lagunek euro bana ematen dute hilero, alokairurako.