Aloñarekin batera, Urdaibai, Pulpo eta Usurbil lehiatu dira Euskadiko Txapelketan jokatzen eskubidea ematen zuten bi txarteletako baten bila. Egubakoitzetik, domekara.
Lehenengo partidua egubakoitzean jokatu zuten. Aloñak Pulporen kontra jokatu zuen eta 16-23 galdu zuen. Zumaiako taldeak etxean jokatu zuen eta harmailetako zaleen babesa izan zuen.
Lehena galdu arren, Aloñak ez zuen amore eman, eta zapatuko lehia erabakigarria irabazteko gai izan zen Usurbilen kontra: 19-16. Partidu borobila jokatu zuten, defentsan zein erasoan.
Garaipena lortuta, Urdaibairen kontra jokatu zuten igoera. Lehia irabazten zuen taldeak, igoera lortuko zukeen. Oñatiarrek ez zuten hutsik egin eta 31-22 irabazi zuten. Ostean, pozarren ospatu zuten igoera Zumaiako kaleetan dantza eginez.
Mutilak, Tolosan
Aloñako kadete mutilek igoera berbera zuten, baina, Tolosan. Barakaldo, Elgoibar, Tolosa eta Aloña lehiatu ziren bi txartelen bila. Egubakoitzean, gol bakar bategatik galdu zuten Barakaldoren kontra: 25-26. Zapatua, Tolosarekin, ez zuten aukerarik izan eta jokalari faltarekin dabiltzala antzeman zuten. Jipoi ederra jaso zuten: 38-17. Domekan ere galdu egin zuten.