Gaztelekua bete egin da bertso paper lehiaketako sari banaketarako

Uxue Alberdi bertsolariaren laguntzarekin egin dute arratsaldean VIII. Bertso paper lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Guztira 129 lan aurkeztu dituzte aurten bertso paper lehiaketara, iaz baino gehiago. Oñatiko hiru ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan eta gaur, sarituei lana errekonozitzeko unea izan da.

Bost lan saritu ditu epaimahaiak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Hauek dira sarituak: Maider Molinero Larrea; Hegoa Larrea Negeruela; Lide Arregi Markuleta; Garazi Uriarte Arregi eta Nahia Blazquez Zelaia.

DBHko eta Batxilergoko ikasleen kasuan, berriz, hauek dira sarituak: Bittor Zubiagirre Anduaga; Aitor Tatiegi Loidi eta Haritz Olaeta barruso. Saririk gabe gelditu arren epaimahaiak aipamen berezia egin dio Malen Osa Ansaren lanari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.