Arranoaitzera, Altsasuko herriari elkartasuna adieraztera

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ots. 11a, 18:00

Goizeko bederatzietan atera dira herriko plazatik. Taldean, oñatiarrak, eta baita Soraluzeko eta Bergarako lagun bana ere. "Altsasuko herriari elkartasuna adierazteko" ekimena izan da gaurkoa. Utzi Altsasu bakean eta Euskal Preso eta iheslariak etxera zioten banderolekin igo dira mendira. Altsasuko herritarrek emandako banderola beltz bat Arranoaitzen bertan utzi dute. Datorren zapatuan, hilak 18, 11:30ean kultur etxean, hitzaldia egingo da helburu berdinarekin. Orduan, Altsasuko herritar talde bat etorriko da, herrian bizi duten egoeraren berri ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak